Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Botere borroka

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 30

Hauteskunde gaua beti gustuko izan dut. Demokraziaren festaren ondorioak eta lurralde desberdinetako botere jokoak ikusteko unea izaten da. Egun osoan zehar galdera berdina dugu denok buruan: nork lortuko du boterea? Asteburu honetan etxetik kanpo egon naiz. Posta bidez botoa bidali nuen duela astebete, eta emaitzak ikusteko telebistaren aurrean jarri nintzen kate desberdinak ikusten.

Igande gaua ez zen ona izan Espainiako toki askotan. Abstentzio tasa handia izan da hauteskundeetan, eta horrek emaitza oso desberdinak ekarri ditu. Hego Euskal Herriko emaitzak aldaketa politikoa ekar dezake. Bestelako aldaketak ikusiko ditugu Bartzelonako hirian eta Valentzian ere: bertan eskuinerako aldaketa izan da. Eskuinaren igoera ulertzen ari garen bitartean, Espainiako hauteskundeak aurreratu ditu Pedro Sanchezek.

Albiste horiek jasotzen ditugun bitartean, Succession telesailaren azken kapitulua estreinatu dute. Azken denboraldian, Roy familiaren etorkizuna kolokan egon da une oro, eta boterea nork lortuko zuen zain egon gara kapituluro. Logan Royren heriotzaren ostean, bere seme-alabak ume jokoan ibili dira eta Waystar Royco enpresarekin zer gertatuko den zalantza erakutsi digute une oro. Azkeneko denboraldian, AEBetako hauteskunde kanpaina ikusi dugu, eta Trump bezalako hautagai bat boterera iristen. Roy familiaren boterea ezinbestekoa izan da hautagai horrek Etxe Zuriaren giltza lortzeko. Horrelako telesailak ikusi ostean, demokrazia zalantzan jartzen dut askotan. Nork du boterea? Herriak bere botoen bitartez edo botere ekonomikoak boto horiek aldatzeko botere nahikoa al du?

Azken kapituluan, Roy anai-arrebak borrokan azaldu dira beste behin. Boterea lortzeko estrategia desberdinak martxan jarri dituzte, eta Suediatik datorren Lukas Matsson aberatsaren dirua hartu ala boterean mantentzeko jokoak agertu dira pantailan. Aberatsen dramak amaitu dira HBOn. Telesail horren azken kapitulua ikusi ostean, albisteak ikusteko beldurrez nago. AEBetan gidoilariek greban jarraitzen dute, baina badirudi gidoilari horietako batzuk Espainiako politikaren gidoi berriren bat idaztera etorri direla. Succession-en amaierak espero ez genuena eman digu, eta uztaileko hauteskundeetan antzekorik gertatzea ez nuke nahi.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Umearen izen berria oraindik ez dute zabalduko. / ©BERRIA

'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko

Isabel Jaurena

Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izena» sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...