Euskal Herrian ere izan du oihartzuna Tuturen heriotzak

2021eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Euskal Herrira ere iritsi da Desmond Tuturen heriotzaren samina, eta zenbait ordezkari politikok eta eragile publikok hizpide izan zituzten haren heriotza eta Euskal Herriari eman ziona; besteak beste, Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak eta Arnaldo Otegi EH Bildu koalizio subiranistako koordinatzaileak.

Fermin Muguruza musikariak ere penaz hartu du Tuturen heriotza, eta 1985. urtean Kortatu taldearekin batera eskaini zion kantuaren inguruan hitz egin du. Desmond Dub izena du abestiak, eta, musikariak sareetan adierazi duenez, haren borrokari eskainia da. Honela kontatu du Twitter sare sozialean: «Agur eta ohore, Desmond Tutu. Brian Currini eginiko agindua ezin izango dut bete, Desmonden aurrean kantua abestu eta oker geundela gure kritiketan esan, baina Brianek mezua helarazi zion, esanez bere borrokari eskainia ere bazela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.