Ion Orzaiz.
Sanferminak Iruñean. ERRESPETU INSTITUZIONALETIK

Sanferminen esentziak, eta Chimo Bayo

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Zerbait egin behar dugu». Urduri dabiltza UPNren udal taldeko buruzagiak, bilera gelan gora eta behera. Hiru egun daramatzate hortik atera gabe, prozesioko fraka eta xistera jantzita oraindik. Enrique Maiak hartu du hitza, serio. «Gehiegi iraun du apokalipsi nazionalistak. Laguntzak euskarari, bidegorriak, Mola eta Sanjurjoren hilobien hustea... Arriskuan dira sanferminak ere!». Eskua altxatu du Juan Jose Etxeberria zinegotziak. «Zure baimenarekin, jauna, denbora gehiago ez galtzeko, hurrengo sanferminetako egitarauaren zirriborro bat prestatu dut, agintera itzultzen garen unetik beretik aplikatzeko». Hizketan segitzeko keinua egin dio Maiak, eta plana azaldu du zinegotziak. «Txupinazoarekin hasita: bukatu da bozkatzearena. Errespetu instituzionalaren izenean, Auzitegi Nazionalak ebatziko du nork botako duen suziria, guk aurretik prestatutako zerrenda batetik. Hauetako bat izan daiteke: Bertin Osborne, Arevalo edota Silvia Baleztena». Udal hautetsi erregionalistek begi onez hartu dute proposamena. Lehen puntua, onartua. Hurrengoa. «Prozesioa ez da hautazkoa izanen, betebeharra baizik. Hiritar guztientzat. Ez doanari, isuna. Eta jota entzutean, 'oilo ipurdia jarri zait' esan beharko dute beti. Be-ti!». Txaloka hasi dira UPNko zinegotziak. «Hiri senidetuen egunera Tordesillas gonbidatuko dugu Baionaren ordez! Eta, entzierroa hasi aurretik, Entzun arren San Fermin kendu, eta Chimo Bayoren Así me gusta a mí abestu beharko da, lasterkari valentziarren omenez». Harro dago Etxeberria. Bibaka eta oihuka ari zaizkio alderdikideak, zutik. Konfetia ere atera dute. Orain bai, eskura dute garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.