Donostiako Aste Nagusia

SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
GAUR ZEIN

Izena: Xaraiva.

Herrialdea: 
Ourense, Galizia.

Berezitasuna: 
1960ko hamarkadan sortu zen Xaraiva piroteknia etxea. Luis Do Espiritu Santo Garcia da egungo zuzendaria; hark hartu zuen aitaren lekukoa, 1977an. Material piroteknikoa ekoizten eta ikuskizunak ematen dihardu Galiziako su etxe horrek, eta hainbatetan izan da Donostiako Aste Nagusian: 2004. urtean, esaterako, herri epaimahaiaren saria eskuratu zuen, baita gazteena ere. 2012an, berriz, hark hasi zuen su artifizialen lehiaketa.

HERENEGUN, ASTEARTEZ

PARENTE SU ETXEA

Herrialdea: Italia.

Emanaldia: Parente su etxearen ikuskizunak Donostiako badian bildutakoen txaloak piztu zituen herenegun; 100 urte baino gehiagoko su etxe horrek ondo ezagutzen du Aste Nagusia, eta horren isla izan zen ikuskizuna bera ere: erritmo biziz ekin zion; gero, ostera, koloreekin eta formekin jolastu zen. Hala ere, amaierako traka izan zen aipagarriena, haren zarata eta handitasunagatik; kolore zuriekin agurtu zuten italiarrek su artifizialen lehiaketako laugarren gaua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.