Donostiako Aste Nagusia

SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

2018ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FIRST CLASS P.E.

Herrialdea. Alemania.

Noiz. Asteazkena.

Emanaldia. Asteleheneko Valentziako eta astearteko Italiako suen ondoren, Alemaniako First Class P.E su etxekoek ez zuten erreza Donostiako publikoa txunditzea. Indartsu hasi zuten emanaldia, asteazken gauean, su altu bertikalekin. Baina, ondoren, behera egin zuen emanaldiak: erritmoa falta izan zuten jarraian botatako suek. Keak, gainera, ez zien asko lagundu, suak ezkutatu baitzituen. Koloreei dagokionez, berdea, gorria eta zuria tartekatu zituzten alemaniarrek.

GAUR ZEIN

Izena. Hermanos Caballer.

Herrialdea. Castello, Herrialde Katalanak.

Berezitasunak. Jose eta Jorge Caballer anaiek 2001. urtean sortutako piroteknia etxea ariko da gaur, su artifizialen lehiaketako azken egunean. Oroitzapen onekin iritsiko dira Caballer anaiak Donostiara, izan ere, eurak izan ziren pasa den urteko su artifizialen lehiaketako irabazleak. Askotariko ikuskizuna eta erritmo bizikoa sortzeagatik saritu zuen epaimahaiak, baita kolore aniztasunagatik ere.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.