Albistea entzun

BEGIZ

«Lotsagabeak»

Ismael Manterola -

2020ko otsailak 18

Protestarako aukerarik gabe utzi gaituztenez, «lotsagabeak» izatea besterik ez zaigu geratzen. Donostiako alkateak horrela izendatu zituen guztion diruz ordaindutako propaganda ekitaldi handinahia protestarekin moztu zuten tren azkarraren kontrako ekintzaileak. Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuak «inposatzea» aipatu zuen ekintza kritikatzeko orduan, nahiz eta zaila den erdi bukatuta dagoen proiektu baten aurreko desadostasuna inposiziotzat hartzea. Zenbat proiektu geldiarazi dira Euskal Herrian lotsagabeen protesten «inposatzearen» ondorioz, azken 30 urtean? Bat bera ere ez?

Oholtzatik demokrazia lezioak ematen dituenari galdetu beharko diogu zein den lotsagabe ez izateko bidea. Ingurumenaren kontrako proiektu handi eta garestiak, edo zuzenean behar-beharrezkoak ez diren proiektuen aurreko desadostasuna azaldu arren, zergatik ez dagoen elkarrizketarako biderik edo ados ez egoteko eskubiderik. Demokraziak gehiago dauka desadostasunak negoziatzetik erabateko kontsentsutik baino.

Aurreko astean Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri zuen, azkenean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko lanak berehala hasiko direla; hau da, Gipuzkoako kulturako bederatzi milioi gastatuko ditugula berrikuntza handirik behar ez duen azpiegitura berritzen. Hain zuzen, aurrekontu parte hartzaileetan parte hartzeko eskatzen digun kanpainaren erdi-erdian. Nahiz eta kultura munduko inork ez eskatu, liburutegiko langileak eta teknikariak kontra egon, eta Andres Nagel bezalako artista ezagunek eta urtetan KMK-ko zuzendari izandakoak ere proiektua zalantzan jarri, Gipuzkoako Aldundiak ez du atzera egin; badirudi printzeari bere zatia eman behar zaiola, Gipuzkoako errege izaten jarraitzeko. Bitartean, eraikuntza enpresen artean banatuko ditugu bederatzi milioi euro. Gustatuko litzaidake jakitea zeinenak diren KMK eraikiko duten enpresak eta barne hornikuntza edo diseinu proiektuak egingo dituzten estudioak. Erraustegia bezalako azpiegituran ondo baino hobeto ikusi dugu kontratuak blindatzera iritsi den erakunde publikoen eta enpresa pribatu handien arteko konplizitatea. Dena legearen barruan, hori bai. Legearen barruan egongo diren bezala, KMK-ko eraikuntza lan guztiak eta ondorengo lizitazioak; azken hauek xehe-xehe egin behar baditugu ere, lehiaketa publikorik ez egiteko. Gure gauza ondo doa: diru publikoa esku pribatuetara bideratzeko estrategiek aberastasuna sortu, eta, gainera, lana ematen omen dute. Bitartean gure irrati publikoak etengabe Eusko Jaurlaritza, auzolana eta Gipuzkoa orain leloak errepikatzen ditu. Mantra bihurtutako esaldiak 1984ko gizartea gogorarazten du; izan ere, gaur egungo propaganda estrategiak komunikabideen kontrola eskatzen du, eta ezin da esan Gipuzkoako erakundeak partekatzen dituzten alderdiek horretan ez dutenik asmatu. Hala eta guztiz ere, Goiak eta Tapiak Basque Railway jardunaldian (auzo lotsa ematen duen leloa eta ekitaldia, bestalde) azaldutako erreakzio ozpinduak arrazoi gabeko urduritasuna adierazten zutela iruditu zitzaidan. Ikas ezazue orain arte Gipuzkoako kulturaren ardura izan duen pertsonarengandik, irribarre ederrarekin hartuko ditu lotsagabeen protestak, ez dago ezertaz kezkatu, KMK berria ez zaio Gipuzkoako kulturari inposatuko, oparitu egingo zaio, jatorrak, eskuzabalak eta demokratikoak garelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jone Laspiur, atzo, emakumezko aktore berririk onenaren saria telematikoki jasotzen. ©Miguel A. Cordoba / EFE

Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan

Paulo Ostolaza

Bost garaikur eskuratu ditu Akelarre pelikulak, eta hiru Ane-k. Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrari eman diote, eta emakumezko aktore berririk onenarena Jone Laspiur donostiarrari.

1 ©ALEMANIAKO ARTXIBO FEDERALAK / EZEZAGUNA

Goeringen artekaria gure artean

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Bigarren Mundu Gerra garai oparoa izan zen naziek espoliatutako artelanen negozioan sartzeko prest zeudenentzat. Horietako bat izan zen Alois Miedl enpresaria. Artelan ugari pasarazi zituen Euskal Herritik barrena, Espainiako eta Portugalgo merkatuetara bidean. Hainbat euskal herritar izan zituen laguntzaile horretan.

Sarah Mary Chadwick abeslari eta pianista. ©BERRIA

Minari amaiera emateko biluztea

Mikel Lizarralde

Bi heriotza, harreman baten haustura eta suizidio saiakera bat. Mina eta samina dario Sarah Mary Chadwick musikariak azken bi urteetan ondu duen trilogiari. 'Me and Ennui Are Friends, Baby' du azken alea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.