Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Bizitza pribatua

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 14

Sakelako telefonoa alde batera utzi nahi dut. Instagram edo Gmaileko aplikazioetan iragarki berbera aurkitu dut. Sky Showtime plataforma berriaren iragarkia da. Sakelakoa alde batera uzten badut ere, autobus geltokietan bere iragarkiak aurkitzen ditut. Iragarkian Miguel Boseren inguruko telesailaren irudia agertzen da. Telesail horren bidez, interesa piztu nahi du plataforma berriak, baina lortuko al du? Iragarkietan honako hau diote: «Jendea irrikan dago eduki hau ikusteko». Niri, aldiz, Boseren telesail horrek interes gutxi piztu dit. Estrategia arriskutsua iruditu zait, eduki bakar baten bitartez plataforma berri horrek harpidedunak lortu nahi dituelako.

Sky Showtime plataformaren estrategia aztertuz, Atresplayerren ikusgai dauden beste bi telesailetan jarri dut arreta: Nacho eta Cristo y Rey. Hiru telesail horietan, Espainiako pertsonaia famatuen bizipenak ezagutzeko aukera dugu. Horrek zalantza bat ekarri dit, pertsonaia famatuen inguruko telesailak hainbeste gustatzen zaizkigu?

Pertsonaia famatuen bizitzen inguruan gehiago jakin nahi dugula argi dago. Pertsona horien bizitzen inguruan jakitea gustuko dugu, eta bizitza pribatuan zer egiten duten jakin nahi dugu. Prentsa arrosaren arrakasta agerikoa da, eta aitortu behar dut aipatu ditudan hiru telesail horietatik Cristo y Rey telesailak harrapatu egin nauela. Angel Cristoren eta Barbara Reyren inguruan interes gutxi banuen ere, Reyk Espainiako Juan Carlos I.a Borboikoarekin izan zuen erlazioa nola jorratuko zuten jakin nahi nuen. Telesailak trantsizio garaia erakusten digu, diktadura amaitu ostean frankismoak emakumeei kendutako eskubideak lortzeko zeuden. Garai horretan Barbara Reyk maitasuna bilatzen zuen, eta ezkondutako gizonezkoekin egon ostean, Angel Cristorekin ezkondu zen.

Espainian The Crown bezalako telesail bat egitea zaila ikusten dut, baina Cristo y Rey telesaila Espainiako monarkiaren alde ezkutuena erakustera ausartu da. Aipatutako beste telesailetan pertsonaia famatuen bizitzak ere ezagutuko ditugu. Telesail horiek prentsa arrosa alde batera uzten dute, eta bertsio ofiziala kontatzen dute. Bitartean, sakelakoa piztu egingo dut, ez dakit zein iragarki aurkituko dudan, baina beste famatu baten telesaila ez izatea espero dut.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.

Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.