Beste bi izar Berasategirentzat, eta bat Atxarentzat

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2019. urteko Michelin gida aurkeztu dute asteon, eta albiste gazi-gozoak utzi ditu Euskal Herriko jatetxe zenbaitentzat. Martin Berasategiren Eme Be Garrote jatetxeak bere lehenengo izarra eskuratu du; beste izar bat ere lortu du Berasategik, Bartzelonako Oria jatetxeagatik. Guztira, hamar izar ditu. Eneko Atxaren kasuan, apirilean zabaldu zuen Euskalduna jauregiko Eneko Bilbao jatetxeari eman diote izarra, jatetxearen lehenengoa; guztira, bost izar ditu Atxak.

Urdaizko (Nafarroa) Molino de Urdanizek bere bigarren izarra lortu du, lehenengo aldiz. Bilboko Etxanobe Atelierrek mantendu egin du lehendik zeukana, jatetxea lokal berri batean ireki ostean. Izarren distirarik gabe geratu da, ordea, Gasteizko Zaldiaran jatetxea: urteetan izandako izarra galdu egin du aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.