Onintza Enbeita.
BIRA

Turismoa

2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Hiri handien erdiguneak jendez beteta daude. Berdin du ze ordutan pasatzen zaren handik edo hemendik, jendea dabil gora eta behera. Gaueko edozein ordutan aurki dezakezu farmazia irekita, asteko edozein egunetan ari da jendea arropak erosten, edozein kale izkinatan aurki daiteke jan edo edateko zerbait goizaldean. Hiri handietako periferian ez dauden aukerak daude erdigunean. Batez ere, bertan bueltaka ari den jendea ez delako bertakoa, baina bertakoen kaltetan, haiei begira antolatuta dagoelako guztia. Beti irekita dauden denda eta tabernetan lanean ari direnak ere, ez dira bertakoak. Soldata miserableen truke jasan behar izaten dituzte turistak. Propinaren zain gelditzen badira, gaizki begiratzen die askok, ez baita inoren arazoa haien eskasia. Ahaztu egiten zaio turistari, bere turismoa egiteko moduak eragindakoa dela haien esplotazioa. Hor konpon. Ordua heltzen denean, bakoitzak bere etxera alde egiten du.

Eta zoritxarrez, halakoxe ereduak erreproduzitzen ari gara hemen. Bilboko Zazpikaleek ez dute zerikusirik umetan ezagutu genituenekin. Donostiako Alde Zaharra ez zait hitzetan kabitzen. Gaztelugatxek pena ematen dit. Ez dago kopiatzeko eredu hoberik? Ez dago bazterrak ezagutzeko modu errespetuzkoagorik? Baietz pentsatu nahi dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.