Onintza Enbeita.
BIRA

Mehatxuak

2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Bortxatu egingo zaitut, zure amak zakila jaten dit, zakila ondo jaten duzunaren antza daukazu, zu eta taldekide guztiak bortxatuko zaituztegu... eta gehiago. Hori eta gehiago esan diote futbolean ari zen neska bati partidaren erdian. Halakoetan ohituta gaudenez, gizonezkoak izan dira botaka egin dutenak.

Ez dakit zer pasatu behar zaion burutik pertsona bati halakoak esateko. Ze asko kosta zaigu munduari esplikatzea ez ditugula ezezagunen piropoak nahi: badakigulako ez dutela gurekin ezer nahi, euren boterea erakustea baino besterik. Eta hala ere, piropoak zergatik ez ditugun nahi azaldu egin dugun arren, ez dut uste azaldu egin behar denik zergatik den desatsegina, beldurgarria eta intimidatzailea norbaitek bortxatu egingo zaituela esatea. Batetik, gertatu egiten den zerbait delako. Egunero bortxatzen dituzte emakumeak munduan, eta gurean ere bai. Orduan, norbaitek zuri egingo dizula esaten badizu, normalena, aukera hori existitzen dela pentsatzea da. Bestetik, bortxatu egingo zaituela esaten duenak ez du besterik gabe esaten. Bere lagunek barre egiteko esaten du, eta beldurra ematen du pentsatzeak dozena erdi bat mutil gazte dauden talde batean bat ere ez dela eskandalizatzen bortxaketaren mehatxu libreaz. Ez da normala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.