Onintza Enbeita.
BIRA

Iragarkiak

2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Debaldeko kanalak baino ez dira ikusten nire telebistan. Badakit zoragarriak direla filmak, serieak eta dokumentalak kartara eskaintzen dituzten kanalak, baina, momentuz, ikusten dudan guztia iragarkiekin ikusten dut. Anuntzio gehienetan gizonak dira autoak gidatzen dituztenak. Egongo da haurra eskolara eramatera doan amaren bat, baina gutxi dira. Umeentzako gauzak agertzen diren tarteetan ama agertzen da ia beti; akaso, inoiz aita eta ama. Hori bai, iragarkietan ez dut ikusi ama bi edo aita bi dituen umerik. Emakumeentzako kosmetikoak edonon daude: azala gaztetzeko, argaltzeko... gizonentzat apenas dagoen kosmetikorik. Jarreraz ere oso desberdin agertzen dira. Gizonak harro daude, irribarre egiten dute. Emakumeak serio agertzen dira, triste, desesperatuta.

Prestatutako janaria ona dagoelako funtziorik gabe sentitu diren amamak ikusi ditut: aitonarik ez. Familia honetan ez dut ezer pintatzen edo halako zerbait esaten du amamak berak baino lasagna hobea egin duen ilobaren aurrean.

Ez dut mundurik deskubritu, badakit, baina gero hor egoten gara kezkaz beteta: guk ez dugula gure umeengan bereizketarik egin, ea nondik sartu zaizkigun hainbeste inertzia gure barrura... bada oso erraz, zaparrada handirik sortu gabe, baina etengabeko zirimiriarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.