Onintza Enbeita.
BIRA

Gutuna

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Ez naiz ondo portatu. Neska ontzat daukat neure burua, baina egin behar dudana egiteak neure onetik ateratzen nau. Gustatzen zaizkidan gauzak egin behar ez nituzkeenak dira. Baina, Olen, erdu gure etxera ere! Badakit Mari Domingik ulertuko nauela. Bide batez, ez al zegoen beste izen bat hari jartzeko? Haren izenaren lehen hiru silabek beldurra ematen dute (txiste txar bat, urte guztian jasaten ditudanen ordez).

Ez dakit nola jaisten zareten mendian behera, baina aurten eskatu nahi dizut, herrira zatozenean, ez hartzeko protagonismo gehiegi. Ikusi nahi nuke Mari Domingi goia jotzen, hizketan, dantzan eta kantuan. Horretarako, uste dut pauso bat atzera ematea tokatzen zaizula. Ez da opari handia eskatzen dizudana, eta zuk egin dezakezu. Eta zergatik den hain garrantzitsua hori? Bada, agian, zure ereduari jarraituko diotelako gure gizonek, eta, bizitza osoa gure bizipenak zalantzan jartzen pasatu ordez, benetan entzungo gaituztelako. Badakizu, atzean eserita bertsoak ere mikrofonotik baino hobeto entzuten dira.

Horixe bada, Olen. Nik jarraituko dut neureak ez diren rolak jokatzen eta zuk segi jendea zoriontsu egiten. Horixe baita azkenean garrantzitsuena: zoriontsuak izatea. Betiere, gure zorionaren izenean, inoren askatasuna zapaldu gabe. Maite zaitut, Olen: mesedez, zuk erakutsi iezadazu ez zarela gehienen modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.