Onintza Enbeita.
BIRA

Zorri biztuak II

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Taxi gidaria da turistaz betetako hiri batean. Bere aitak Kolonbian lan egiten zuela kontatu digu. Han ikasi zuela gaztelania: hamabost urtez ozeanoaren beste aldean bizi izan zelako. Orain Europan bueltaka dabil, baina ez dago bereziki pozik. Bere aitak bestelako bizi kalitatea daukala kontatu digu: egunero etxea garbitzera joaten zaion emakume bat eta txoferra ditu. Berak Europan ez du irabazten egunero etxea garbituko dion norbaiti ordaintzeko beste. Isilik gelditu gara. Berak txor-txor jarraitu du: aitak oporretarako etxea ere ba omen du Bogotatik ordu bira. Eta bere anaiak han gelditu omen ziren bizitzen. Eta berak hemengo jubilazioarekin hara joan nahi omen du. Izan ere, aitak ezin du hango diruarekin hemen hain ondo bizi, baina bera hemengo diruarekin ondo biziko omen da han.

Kotxetik jaitsi eta ahizpa sutan dagoela igarri dut: «Zergatik bizi da hemen han dena hobea bada? Lotsatu egin behar luke zerbitzari bat eta txoferra bizitza kalitatearekin lotzen eskalez betetako hiri batean».

Zergatik bizi nahi ote dute pobreek aberatsen moduan? Galdera zuzena da, baina akaso errealitate gordinari justizia egiteko beste modu batera galdetu behar genuke: zergatik nahi du jende xumeak, langileak bera baino okerrago dagoena zapaldu edo bere zerbitzura izan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.