Onintza Enbeita.
BIRA

Berandu

2020ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Hor nonbait irakurri dudanez, Ingurumen sailburuak Zaldibarren gertatzen ari denaz azalpenak emateko imintzioa egin zuen. Imintzioa baino ez; izan ere, astelehen goizean erregistratu omen zuen agerraldirako eskaria, eta arratsaldean hauteskundeen iragarpena egin zuen IƱigo Urkullu lehendakariak. Kontuak eginez gero, apirilaren 5ean botoa eman ahal izateko, asteartean bertan desegin zuten Gasteizko Legebiltzarra. Beraz, Ingurumen sailburuaren intentzio noblea ezerezean gelditu zen. Eta kasualitatea dela sinetsiko nuke, halakoak gertatzen diren lehen aldia balitz.

Eta zer esan nezake lehendakariaz? Zaldibarren zabortegi bat erori da autobideraino, amiantoz kutsatutako lurrak langile bi harrapatu ditu azpian, garbi gelditu da zabortegiaren kudeaketa zikin samarra izan dela, Jaurlaritzak edo bertako kide batzuek zer esan handia dute gaiaren inguruan, eta, hara joatekotan, ez dela Twitterreko kanpainengatik joango, hori da lehendakariaren erantzuna? Bost egun tardatu du guztion agintari behar lukeenak Gasteiztik Zaldibarrera iristen. Bost egun. Nola ez ditu jendeak sare sozialak lehertuko? Berandu iritsi da lehendakaria, berandu akordatu zitzaion sailburuari azalpenak ematea eta jendea berandu konturatuko da euskal oasirik ez dagoela. Hemen ere kapitala ustela da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.