Onintza Enbeita.
BIRA

Neurriak

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Nazio Batuen Erakundearen azken txostenaren arabera, klima aldaketarako hartu izan diren zenbait neurri ez dira nahikoa, eta besteek ez dute ezertarako balio. Ez da zientzialari saiatua izan behar ondorio horretara heltzeko: neurriak hartu dituztela esaten digute erakundeetatik, baina egoerak ez du onera egiten. Beraz, erraz pentsa daiteke zerbaitek huts egiten duela. Dena dela, hor zehar irakurri dudanez, berriz ere elkartuko dira adituak neurri berriak proposatzeko. Ez dakit zeren arabera aukeratzen dituzten adituok, baina pentsatu nahi dut behinolako Rajoyren lehengusuari ez diotela deituko gutxienez. Halakoetan ohikoa denez, hemendik denbora batera jakingo dugu zeintzuk diren klima aldaketa gelditzeko hartuko dituzten eta hartu araziko dizkiguten neurri berri horiek.

Ez dut NBEn, estatuetan eta instituzioetan fede handirik. Eta ez dut haiek ematen dizkiguten neurrien zain egon nahi. Zer egin dezaket nik, ordea? Zer egin dezakegu guk honetan guztian? Beti bezala, dena eta ezer ez. Errua albokoei botatzen jarrai dezakegu, edo eguneroko ekintza txiki guztiak politikoak direla sinets dezakegu behingoz. Berogailua, elikadura, garraioa, hondakinak, kontsumo ereduak... guztiak eragiten du klima aldaketa. Eta geu gara geure ekintzen erantzule.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.