Onintza Enbeita.
BIRA

Merkatua

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Norbaitek belarra hiltzeko botikak asmatu zituen. Hasieran, inork ez zuen kasu handirik egingo: nork hil nahiko luke belarra? Behin asmatuta, ordea, merkatuak erosi egin zuen belarra hiltzeko produktua eta jende xeheari saltzea erabaki zuen. Belarrari fama txarra ematetik hasi ziren: gaur, baratzean belarra duena alfertzat hartzen da. Berdin du kiloko tomateak biltzen ari bada ere. Berdin dio landareak hazita, gogortuta eta sendo izanda ere, jatekoa ez den ezerk ez du ortuan egon behar: hori ez da itxura. Eta azken berrogeita hamar urteetan gauzak okerrera egin du. Ordu gehiago ematen ditugu belarrak ortutik kentzen, landareak zaintzen eta fruituak jasotzen baino. Eta gure burutik gora hazten diren landare helduei gure belaunetatik beherako belarrak kentzen orduak ematea ez du merezi. Gainera, belarra beti ez da txarra. Baina, orain, gure kulturaren parte da belarrik gabeko baratzearen ederra. Soiltasunaren perfekzioa barruraino sartuta daukagu.

Eta belarra hiltzeko pozoia asmatu zuena aberastuta hilko zen, eta haren seme-alabak eta haien seme-alabak ederto biziko dira. Eta deskuidatzen bagara, baratzeko belarra hiltzeko botikak eta gure txaleteko lorategian ereiteko belarraren haziak saltzen dizkiguna enpresa bera da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.