Onintza Enbeita.
BIRA

Pintxoak

2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Duela ez hainbeste urtera arte, baserri gehienek esnea ekoizten zuten. Halako batean, baina, profesionaltasuna, Europa, merkatua eta lehiakortasuna hitzak agertu ziren nekazaritza politikak ebazten zituztenen txostenetan. Askok irentsi egin zuen intentsifikazioaren kontua: behi mordoa jarri, esne litro asko ekoitzi eta soldata duina atera. Lehenengo baldintza biak betetzera jende asko iritsi da, baina hirugarrena kostata bete du irauten jakin duenak.

Gaur egungo argazkia negargarria da. Esnea ekoizten zuten baserritar gehienek kendu egin dituzte behiak. Jarraitu dutenetatik gehienek enpresa handiei saltzen diete esnea. Badira hurbileko sare komertzialetan mugitzen direnak, baina gehienak merkatuaren logikan sartuta daude, eta zentimo gutxi batzuk hartzen dituzte esne litro bakoitzeko. Zentimoz zentimo soldata duin batera iristea ez da erraza, etxean duten belarrarekin aseko liratekeenak baino behi gehiago dituzte, eta pentsuaren prezioa gora eta gora doa. Euskal Herrian dauden esnetarako behirik gehienek ez dute eguzkirik ikusten.

Orain, belar berdezko pintxoak jaten dituzten behien esnea saldu nahi digute. Imajina ditzaket behiok ukuiluan esku batek belar berde pixka bat ematen diela, eta atzean beste esku bat errapeetatik tiraka dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.