Onintza Enbeita.
BIRA

Jesus gay-a

2019ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Ez da giro Brasilgo katolikoen artean. Jesu Kristo homosexuala zela irudikatu dute telesail batean, eta ez, mindu egin dira. Ez daude halako herexiarik onartzeko prest. Barkatuko didazue, baina Jesu Kristori gizonak gustatzea sinesgarriagoa da, sekula larrutan egin ez duen emakume bat erditu izana baino. Pentsa dezagun une batez gauzak nola kontatu dizkiguten: hiltzera doala dakien gizon batek, egun horretan jango duen afaria azkena izango dela dakien gizonak, gizonak bakarrik gonbidatu omen zituen ogia eta ardoa berarekin konpartitzera. Gainera, umetan ikasi genuenez, «hartu egizue eta jan guztiok honetatik», esan zien lagunei: «hau neure gorputza da eta, zeuentzat emango dena». Bai, hauxe da gauzak kontestutik ateratzea, baina umorezko telesaila da egin dutena. Eta umoreari dagokio goitik behera inposatutakoa behetik gora zalantzan jartzea: betikotik abiatuta kode berriak sortzea, mitoak botatzea eta normaltasuna zalantzan jartzea. Horixe da umorea. Eta Jesu Kristo homosexuala izan zitekeela esateak katolikoak mindu ditzakeela onartzen dut, baina normaltasunaren izenean inposatu zaizkigun kanon asko ezaba ditzake, ukatu nahi izan diguten sexualitatea erdigunean jar dezake... eta gaurko munduak hori ere behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.