Onintza Enbeita.
BIRA

Lehen arreta

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Berriek diotenez, ostiralean neurri murriztaileak kendu egingo dituzte Nafarroan. Ez dakit guk ze zorte izango dugun datozen egunetan, baina zerbaitek arreta eman dit: Nafarroako Gobernuak esan du lehen arretako presentzialtasuna guztiz bermatzea dela orain lehentasuna.

Iazko martxoaren erdialdera etxean sartu gintuztenetik hona, gauza asko pasatu dira gure bizitzetan, eta gehienak izurriteak markatu ditu: senideak ikusi gabe egon gara luzaro, ezin izan ditugu hildakoak agurtu, bidaiatzeko zailtasunak izan ditugu, ezin izan diegu gure zaharrei bisitarik egin... eta, hala ere, lanera itzulita gaude aspaldi. Irakasleek eskolan ematen dituzte klaseak, langileek fabrikan egiten dituzte piezak, tabernariek barrara ateratzen digute eskatzen duguna, kazetariak notizia gertatzen den lekura joaten dira, baserritarrak azoketan daude, ile apaintzaileek erabili eta kentzeko materiala erosi behar izan dute euren lokaletan lan egin ahal izateko... Medikuek, ordea, telefonoz artatzen gaituzte kasu askotan. Ez dakit nola ulertu behar dugun, izurrite baten erdian, medikuak izatea haien lanaren zatirik garrantzitsuenera itzuli ez direnak. Eta ez, ez naiz medikuak zalantzan jartzen ari; osasun publikoa kudeatzen dutenen gaitasuna da zalantzan jarri nahi dudana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.