Onintza Enbeita.
BIRA

Selekzioak

2022ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Dena da aurrerapausoa, baina ospatzen ditugun lorpenek gehiago esaten dute oraindik lortzeko daukagunaz, benetan lortu dugunaren garrantziaz baino. Euskal selekzioak ofizialak izango direla irakurri nuen titularretan atzo, eta poza hartu nuen. Letra txikia ez zitzaidan hainbesterakoa iruditu, hala ere. Lortu denari garrantzirik kendu gabe,aitor dezagun egia: euskal selekzioen izena hartuko dute erkidegotzat hartzen diren eremuetako surf eta pilota federazioek. Ulertu dudanez, legeak jartzen duen baldintzetako bat da, ofizialtasuna eskatu duen lurralde horretako berezko federazioa estatu espainiarrekoa baino zaharragoa izan behar dela nazioarteko lehiaketetan. Ez dezagun ahaztu, baina, lege hori idatzi dutenentzat ez garela nazioak, erregioak baino. Ez dakit Nafarroako zein EAEko selekzioek eraman ahal izango duten euskal aurrizkia, edo egunen baten elkartzerik lortuko duten, baina lorpena sinbolikoa iruditzen zait erreala baino gehiago. Seguruenetik nazioartera jokatzera doazenean, oihartzun eta ikusgarritasun handia emango du Espainiako selekzioaren parte ez izan beharrak, baina honi eman zaion garrantziak erakusten du asko falta zaigula nahi dugun lekura iristeko. Pilotak eta surfak baino ez dute pasatu legearen galbahea: lekutan gaude munduaren lehentasunetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.