Onintza Enbeita.
BIRA

Lana

2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Zoragarria da jendeak guk egindako bideoa ikusi zuela entzutea. Azaroan 25ean zabaldu genuen: Muxika, Ibarruri eta Gorozikako hainbat emakume agertzen gara bertan. Kantatzeaz gain, ez dugu gauza handirik egiten bideoan: egon. Harrigarria da, hala ere, egote hutsak zenbat gauza transmititzen dituen. Hori pentsatu genuen bideorako ideia eman zigun bideoa ikusi genuenean. Egotea ere ze iraultzailea izan den. Ikusi nahi ez gintuzten lekuetan egoteak gauza asko eman dizkigu, eta ez denak onak; jakina. Etxera joatera gonbidatu gaituzte behin eta berriro, baina guk bertan egotea erabaki dugu. Ez beti geure onerako. Bideoaren atzean lan handia dago. Urte askotako ahalduntze ahaleginaren emaitza da. Izan ere, hor agertzen diren emakumetzar horiek guztiek ez zuten sinisten zein garrantzitsuak izan ziren eta diren gure herriaren ekosistemarako. Ez zuten ikusten gutako bakoitzarengan utzi duten arrastoa. Gazteagoek ere lan handia egin dugu urte hauetan. Desikasi egin behar izan dugu gure aurreko belaunaldiaz uste izan dugun guztia. Gure amek eta amonek bazituzten ametsak, pasioak, maitasunak eta gorrotoak. Lan polita izaten ari da sinistea eta desikastea; lan polita izaten ari delako haiekin egotea, egonez irautea, eta iraunez gauzak aldatzea.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.