Onintza Enbeita.
BIRA

Amaitu da

2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Badaukagu txapelduna beste lau urtetarako. Kito. Irailaren 24an hasi, eta domekara arte, denetariko emozioak bizi izan ditugu. Egin dugu barre eta egin dugu negar. Geure buruari mila aldiz esan genion arren ezetz, haserretu egin gara. Izan ditugu faboritoak eta ez hain faboritoak. Berriz ere ulertu dugu objektibotasun erabatekoa gezurra dela, eta kide batzuk besteak baino gehiago maite ditugula. Egon gara ados epaileekin (batzuetan bakarrik), eta sentitu dugu haien lana zalantzan jartzeko zilegitasuna dugula. Kritikatu ditugun gai horiek berak goraipatu ditugu gauzak ondo ikusi ditugunean. Zorionez, balorazioetan denbora galduko badugu ere, amaitu da: ez dago bueltarik. Hil ala bizi gozatu eta pairatu dugu guztia: baina bizirik gaude kanpoan geratu garenok ere.

Bitartean, Gernikako azokan, gizon batek esan dit telebistatik ikusi zuela finalaren zatian ilea arraro orraztuta zeukan «txabalita» bat ikusi zuela besteak baino hobeto. Euskararik ez du ulertzen, baina inpresio hori atera omen zuen. Pozik bezala zegoen gizona berak ondo antzemandako txabalitak irabazi zuelako. Tira bada; zorionak txabalitari eta beste guztiok ekin diezaiogun hilabete hauetan egin gabe utzi dugunari. Ez baita mundua gelditu gu txapelketara begira egon garen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.