Onintza Enbeita.
BIRA

Konstituzioa

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Idatzi zutenean sekula berridatzi ezingo den zerbait idazten ari zirela pentsatu zuten. Proiektuan, hala deitu badakioke, parte hartu zutenek ez dute aldaketarik nahi. Liburu potoloak esaten duena bete behar omen dugu nahi eta nahi ez. Estatuburutza, ejerzitoa, herrialdearen batasuna eta horrelako gauza garrantzitsuak sartu zituzten artikulu multzo batean. Etxebizitza, intimitatea, askatasuna eta horrelako gauza txikiak beste batean. Jakina da gaur egun, ezer aldatzekotan, bigarren multzo horretakoak direla aldatu omen daitezkeen artikulu ia bakarrak.

Baina hara non independentistok ez garen Konstituzioa zalantzan jartzen dugun bakarrak: eskuin muturrak ere ez du halakorik nahi. Motiboak desberdinak dira, noski. Adibidez, guk, guk, geure herriak libre nahi ditugunok, ez dugu onartzen inposatu zaigun estatua zatiezina denik. Are gutxiago zatiezintasun hori ejerzitoak defendatu behar duenik. Eskuin muturrak, ordea, askatasun gehiegi ikusten ditu Konstituzioan. Guretzat kaiola den ladriloa askeegi egiten gaituen zerbait da haientzat. Ez zuten aurpegia garbitzeko beharrik sentitu trantsizio deitutako hartan, eta ez dute aurpegia estali beharrik orain. Ez dira gehiengoa, baina asko dira, eta beldurra ematen hasita dauzkat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.