Onintza Enbeita.
BIRA

Romeo eta Julieta

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez estreinatu omen zuten Londresen Romeo eta Julieta. Mende batzuk pasatu dira, baina maitasunetik tragediak sortzeko bizioak iraun egin digu. Iraun egin digu literaturan eta iraun egin digu geure oheetan. Ezinezko maitasuna da Romeo eta Julietarena: haien familiak elkarren etsai gogorrak dira. Garaiko gizartea ez eze, oraingoa esplikatzeko ere balio dute Montesco eta Capuletotarrek. Gauza guztien gainetik elkar maite duten gazte bi horiek, hala ere, azkenean, euren buruarekikoak egiten dituzte banatuta ez bizitzearren. Eta niri Hollywoodeko maitasun perfektuen adinako atzerakoa eragiten dit horrek.

Ez da ezer gertatzen maitasuna gauza guztien gainetik ez dagoela onartzearren. Ideologia, familia, giro edo mundu desberdinekoak diren pertsonen arteko harremanek irautea zaila da. Eta hala ere, ez dago zertan inor hil. Munduan jende asko dago, eta gaur maite duzuna batek daki bihar ez duzun gorrotatuko. Aspaldi kantatu zuen Maria Dolores Praderak maitasun txar baten mina ez dela hiltzeko bestekoa.

Maitasun hutsezko istorio arrosarik sortu behar ez genukeen modu berean utzi behar genioke tragediak sortzeari ere. Maitasuna, maitasuna baino ez da. Eta ez du zertan sexuarekin, fideltasunarekin, heriotzarekin edo ezkontzarekin lotuta egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.