Onintza Enbeita.
BIRA

Mugak

2021eko martxoaren 11
00:00
Entzun
Europa bat eta bakarra izango zela esaten zigutenean, umeak ginen oraindik. Libreagoak izango ginela esaten ziguten: mugarik gabe hobeto biziko ginela. Ordurako, bagenekien zer zen Hendaiara edo Donibane Garazira joatea. Izan ere, gu Euskal Herritik ez ginen ateratzen, baina berdez eta urdinez jantzitako haiek dokumentazioa eskatzen ziguten. Gure ume-buru haietan, beraz, ederra zirudien lagunak bisitatzera joateko NArik erakutsi behar ez izateak eta mugarik gabeko munduan bizitzeak. Errealitatean, ordea, bankuek eta ejerzitoek agintzen dute, eta haiek erabakitzen dute mugak noiz ireki edo nori itxi. Nazioarteko tratatuetan kontrakoa idazten duten arren, aldiro eraikitzen dituzte harresiak. Ez, honezkero ez gara umeak, eta badakigu, guk gure lurraldea ulertzetik harantzago, badirela gure ibilerak mugatu nahi dituzten botereak.

Jendeak beldurra dion mamu bat asmatzea baino ezer hoberik ez dago bakoitza bere lekuan gera dadin; edo izan baden mamu batekiko beldurra elikatzeak balio du. Aitzakia ederra da terrorismoa Baigorritik Erratzurako bidea ixteko, eta birus hilgarri batek maite ditugunengandik urrundu gaitu bolada luze batez. Dabilena erratzen da, eta zaila izango da egoera hau ondo kudeatzea, baina urte honek utziko duen zulo emozionalaz gutxi hitz egiten ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.