Onintza Enbeita.
BIRA

Ertzak

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Guretzat zaila izan zen umetan kartzelaren funtzioa ulertzea. Esan nahi dut guri ere eskolan esaten zigutela kartzelara gaiztoak joaten direla, eta guk maite genuen jende bat preso zegoen edo preso egona zen. Ezin genuen ulertu nola izango ziren gure lagunak txarrak, eta orain baino pedagogia gutxiagorekin esplikatzen zizkiguten gauzak. Ahal genuena egin genuen. Eskolan isildu egiten ginen askotan, baina aukera ematen zigutenean gure zalantzak ziurtasun bihurtuta azaltzen genituen. Munduari azaldu nahi izaten genion ona eta txarra ez direla beti esan digutena. Horregatik jarriko genituen gerora hainbeste gauza zalantzan seguruenik. Eta horregatik ematen dizkiogu egiari hainbeste buelta. Gauzei ertz askotatik begiratzeko ohitura zaila da galtzea, eta zenbat eta ertz gehiago aurkitu orduan eta interesgarriagoa da egia.

Orain guri tokatzen zaigu umeei erantzunak ematea, eta ez dugu beti asmatzen. Suposatzen da pedagogia landuagoa dugula orain, baina erantzunek zailak dira oraindik ere. Umeek zuzena denaren eta okerra denaren mezuak ikasten dituzte, baina bizitza errealean gauzak konplexuak izaten dira, eta geu ikusten gaituzteegin behar ez genukeena egiten. Baina jarraitu beharko dugu ikasten eta irakasten ona eta txarra ez direla beti gauza absolutuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.