Onintza Enbeita.
BIRA

Aldapa

2019ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Ez da ederra izango urtarrileko aldapa. Halakoak kantatzen dira Gabon jaietan. Ez dakit nik orain dela mende bi edo hiru urtarrila zelakoa izango zen, baina nago garaiotan urtarrilari aldapa geuk ezartzen diogula. Izan ere, gure esku dago Gabonetan zer eta nola ospatu, baina gehiegi pentsatu gabe zurrunbiloan sartzen gara. Olentzerok behar duguna baino opari gehiago erosten ditu, mahaietan jan dezakeguna baino janari gehiago dago, kuadrillan edo lantokian lagun ezkutuak egiten ditugu ez dakit zeren izenean. Eta jakina, horrek guzti horrek hainbat euro balio du. Batzuentzat gehiago eta besteentzat gutxiago, baina euro mordo bat. Hori, loteriara botatzen duguna kontatu gabe. Berdin dio ez badugu dezimorik erosten: futbol taldearen alde, herriko errugbi klubaren alde, elizako organoa konpontzeko, aisialdirako taldea bultzatzeko... motibo nobleak jartzen dizkigute aurrean, eta tokatuko ez diren loteria mordoa erosten ditugu.

Eta gero urtarrilari aldapatsua izatea leporatzen diogu, lehen hilabeteak zerbaiten errua balu bezala. Ordea, urtarrilak hilabete ederra izan behar luke: hasierek grina eta ilusioa dituzte beti. Errutinaz kexu den gizarte honetan, nobedadea behar luke berriz hasteko aukera izateak. Egiten duguna egiten dugula, urtero daukagu zerotik hasteko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.