Onintza Enbeita.
BIRA

Hitzak

2019ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Berbetako, beharrezkoak ditugu berbak; haiekin osatzen dugu diskurtsoa. Eta euskaldunok konflikto handietan sartzeko joera dugu. Euskaltzaindiak arautzen diguna zalantzan jartzen dugu sarritan, eta darabilgun euskararen eta idatzizkoaren artean amildegia balego lez sentitzen gara. Guk esaten duguna ia inoiz ere ez omen da idatzi behar duguna.

Bada, erabiliaren erabiliaz, arautu egin dituzte orain arte arautu gabeko zenbait hitz. Orain jonkiez idatz dezakegu hitz egiten dugun moduan, eta berbak okupa izan daitezke gure testuetan. Menstruazioaz hausnar egin dezakegu konplexurik gabe orri zuriaren aurrean sikiera; inoren jopuntuan egon gabe. Eta ostiraletako txikiteoan lasai idatz dezakegu whatsappa: halako tabernan gaude, bokatak eskatu ditugu. Edo haren zaleak direnek, kebab bana eskatu dutela idatziko dute. Hori bai: jaten duguna edozer dela ere, klenbuterolik ez. Hori ere arautua baitugu orain gure hitzen menuaren barruan. Eta kontainerra, eta luntxa, eta komitea, eta autogestionatzea, eta kornerra, eta loteslea. Eta pozik egon behar genuke hizkuntza bizia dugulako, eta erabiltzen ditugun hitzak arautzeko ahalegina egiten delako, eta oraindik ere badirelako hiztegiratu behar direnak. Baina, horretarako, hizkuntza erabili egin behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.