Onintza Enbeita.
BIRA

Ardurak

2019ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Ardurak hartzeko modu asko daude. Batzuek hartu eta hartu egiten dituzte, eta gero ez dituzte betetzen. Beste batzuek bat hartzen dute eta huraxe betetzen dute obsesiboki. Delegatzen dakitenak ere badaude: ardura bat hartu eta ari dagokion lana banatu egiten dutenak. Badago sekula ardurarik hartu ez duen jendea ere. Eta gero daude gauza batekin edo bestearekin lotzen zaituzten ardurak. Ez baita gauza bera elkarte batean edo bestean izatea lehendakari, idazkari, zinegotzi, antolatzaile edo dena delako.

Hala ere, badakigu gauzak egin egin behar direla. Berez ez da ezer aldatzen, berez ez dira urte onak ailegatzen, berez ez da belaunaldi aldaketarik gertatzen. Gauzak gertatu gertatuko dira, baina gure herria saretzeaz ari garenean, gertarazi egin behar da dena. Eta gertarazteko bultza egin behar zaie inertzia zaharrei, betiko moldeei zein ideia berriei. Eta norbaitek ardura hartu behar du: norbaitek edo norbaitzuek.

Eta kirol nazionala bihurtu zaigu ezeren alde aurpegia ematen duen edonor begipuntuan hartzea. Batzuk eta besteak dabiltza eroso kirol horretan, eta gaizki behar dugu; gaizki behar dugu ardurak hartu dituenari gutxienez horretarako ausardia ere aitortzen ez badiogu. Nahiz eta gurekin ados ez egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.