Onintza Enbeita.
BIRA

Kontrako eztarritik

2019ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Ez dakit nori zor nion ariketa hori egitea: neure buruari, entzuleei, bertso kideei edo inori ere ez. Kontua da egin dudala. Orri zuriaren aurrean izan zen lehen saiakera, hitzaldi bat osatzen ari zen lagun bati neure testigantza idazteko. Lagun horren grabagailuaren aurrean izan da bigarrena: luzeagoa, osoagoa eta zailagoa. Eta beti bezala, neure buruari galdetu diot ea biluzteak balioko digun. Bai, balio digu, baina ez guri bakarrik: inguru zabalagoari lagunduko dio gertatu direnak ulertzen eta aurrerantzean gauzak hobeto egiten.

Kontrako Eztarritik izenarekin bildu ditu Uxue Alberdik bertsotan egiten dugun hainbat emakumeren bizipenak. Ez dira hain bizipen partikularrak, eta ez; ez dut liburuaren propaganda egiteko beharrik sentitzen. Baina esan beharra daukat, gogorra egin zaidala testigantza guztiak, neurea barne, euren gordinean irakurtzea. Bertsoak badu ederretik eta plazak badu gozamenetik. Nola ez ba! Baina noizbait hitz egin behar genuen honetaz, hitz egin behar genuen eder hori eta gozamen hori ukitzea zein garesti ordaindu arazi diguten. Eskerrik asko, Uxue. Eskerrik asko, biluztu zareten guztiak. Orain, gauzak aldatzea tokatzen zaigu, baina ezin genuen liburuaren orria pasatu ezer gertatu ez balitz bezala; hau ere gertatu egin baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.