Onintza Enbeita.
BIRA

Notre Dame

2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Europako herrialde gehienetako informatiboak ireki ditu suak: Pariseko Notre Dame erre da. Quasimodoren bizitokia kiskali egin da. Ahoa ireki eta eskuak burura eramatea da erreakziorik normalena. Guztiok galdu dugu zerbait: ez frantziarrek bakarrik. Ondarea pilatzen dugu zerbait daukagulakoan, eta gau bakarrean 800 urte gal ditzakegu. Harridura eta hunkidura joan direnean, hala ere, gure lehentasunak zein hipokritak diren pentsatu dut. Rio de Janeiroko museoa erre zenean ere asko galdu genuen, baina hura ez zegoen Europan. Gainetik aipatu zuten albistegietan. Notre Damek, ordea, minutuak, argazkiak, iritziak, txioak eta igogailuetako elkarrizketak hartu dizkigu. Historia galtzen dugunean ere, klaseak eta klaseak bereizten ditugu.

Lagun batek mezu bat bidali dit; arraro samarra. Bertara joan orduko erre zaio aspalditik ikusi nahi zuen leku hori: «inbidia galanta ematen didazu. Badakit egona zarela bertan, eta irrazionala da, baina argazkiak ikusita zurekin eta zure zortearekin gogoratu naiz». Zerbait erantzun beharra sentitu dut nire zortea ez dela zorte hutsa azaltzeko: «gauzak pentsatu ahala egin behar dira, bestela halakoak geratzen dira». 800 urte erre daitezke gau bakarrean, eta gu, asko jota, 100 urte biziko gara. Eta beti gaude gauzak egiteko zerbaiten zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.