Onintza Enbeita.
BIRA

Kanpaina

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Zer moduz doa kanpaina, Onintza?— Ez dakit.— Benetan?— Bene-benetan. Ez dut debaterik ere ikusi.

Harritu egin dela uste dut, baina egia da: ez dut kanpaina hau jarraitu, eta lasai nago. Buruan ditudan emaitzak eta kanpainarako bizi den jendeak dituenak ez dira hain desberdinak. Ez naiz ustezko errealitatetik urruti sentitzen.

Ez dut ulertzen nola egon daitekeen hainbeste jende hautagaien arteko debateei begira. Bai, badakit: egongo dira konbentzitu beharrekoak. Debate gehienetan ez dago nik bozkatuko nukeen alderdirik, ordea. Hor dabil jendea sare sozialetan jo eta su zein hautagaik irabazi duen eztabaidan, eta, bitartean, birtuala ez den munduak bere horretan jarraitzen du. Eta oso gutxi dira debatitzaileen sexua azpimarratzen dutenak. Eta azpimarratzen duten gutxiak emakumeak dira. Zergatik ote? Berriz ere normaltasuna nagusi, lagunok: denak edo gehienak gizonak, politika haien gauza baita.

Badaude pertsona normalak ordezkatzen gaituen jendea gonbidatzen duten eztabaidak edo pertsona normalok identifikatuta sentitzeko moduko jendearekin eztabaidatzen duten kazetariak ere. Traje gris eta gorbataz jantzitako gizon heldu heterosexualak, ekonomian eta legeetan adituak, ez baitira normaltasun bakarra. Eta ez, ez naiz abstenituko, baina testosterona gaindosia daukat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.