Onintza Enbeita.
BIRA

Andoni

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Arrain saltzailea omen da. Txio batean irakurri dudanez, goizaldeko 04:30ean irekitzen du Barakaldoko merkatuan daukan postua. Gero, arratsaldean, beste denda batean egiten du lan gaueko 22:00ak arte. Ez omen du laguntzarik eskatzen, esan nahi baita diru laguntzarik, eta ez omen du kexarik. Hori bai, Andonik ideiak eskatu ditu, antza, bere egoera hobetzeko.

Nik ez dakit Andoni benetan baden ala politikari batek asmatu duen, baina dagoen egoeran behar duena ideiak direla iruditzen bazaio, uste baino okerrago dago. Bazkaritarako ordubete hartuko duela pentsatuta, egunean hamasei ordu inguru pasatzen ditu lanean; beraz, ez dakidana da, eskatzen dituen ideia berri horiek noiz edo non erabili nahi dituen.

Lotsagarria iruditzen zait maiatzaren 26ari begira zerbait eskaintzen ari den politikari batentzat ustezko arrain saltzaile honena izatea zerbait egitera bultzatzen duen adibidea. Gure gizartean bizi den edozein pertsonak, edozeinek, hainbeste ordu egin behar baditu lanean bizi ahal izateko, zerbaitek huts egin du. Alternatiba bakartzat saldu diguten sistema kapitalista arrasatzaile honek porrot egin du. Bestela, Andonik, lan bakarrarekin nahikoa luke bizitzeko, eta ideiak lanik ez daukan jendeari lana bilatzen laguntzeko sortuko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.