Onintza Enbeita.
BIRA

Beti

2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Legez kanpoko trafikoan ari ziren arrantzaleak harrapatu dituzte Urdaibain. Titulua irakurri dudanean legez kanpoko drogetan pentsatzen hasi naiz, baina ostrak eta perzebeak izan dira genero konfiskatua. Barrea itzali ahala, gure inertzien larriaz ohartu naiz.

Egia da, badela hemen, bizitza guztian anguletan edo ostretan ibili denik. Etxetik urrun mugitu gabe izan dute horretarako aukera. Duela ez hainbeste mende, normala izaten zen errekara jaitsi eta kangrejoak, aingurakedo kaskailuak harrapatzea. Eta hemendik itsasorantz jarraituta, denborak garestitu egin dituen aukerak eman izan ditu itsasadarrak.

Beti harrapatu dituenak haien peskizan jarraitzen du lizentziarik gabe, kuporik gabe eta seguruenetik lotsarik gabe. Beti egin duena da, izan ere. Eta hain zuzen ere, beti egin izan duelako iruditzen zait neurri batean ulergarria. Kontua da, ostren bila dabilena ez dela ari familia bazkarietan pentsatzen. Baldea betetzea lortzen duenak saldu egiten ditu harrapakinak.

Negar egiteko modukoa da urruneko herrialdeek galtzeko zorian dauden espezieak harrapatzeko duten enpeinua. Baina gure txikian gure inozentzian, gure ekosistema urrituarekin, geuk ere betikoa egiten jarraitzen dugu. Beti egin dugulako. Orain inork ez digulako esango zenbat eta noiz harrapa ditzakegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.