Onintza Enbeita.
BIRA

Hurbiltasuna

2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Ez da derrigorra Gabonetan opariak erostea, baina nik erosi egiten ditut. Ordea, erostetik erostera desberdintasun handia dago: inguruan dudan jende askok Internetez erosi ditu opariak, baina nik nahiago dut berton erosi. Askok duela hilabete batzuetatik izan dituzte opariak etxean, baina niri erostea tokatu zaizkidanak azken egunean erosi ditut. Eta ikusi dudanaren arabera, jende askok egin du nik egin dudana. Dendan zain egotea tokatu zitzaidan paketeak biltzen zizkidaten bitartean. Eta nire moduan jende gehiago zegoen han prendak eskuan hartuta saltzailearen mimoari begira. Halaxe bildu zizkigutelako paketeak: mimo handiz.

Ordaintzea tokatu zitzaidanean esandakoa ordaindu nuen. Egia da nire kalkuluaren emaitza eta dendariarena ez zirela berdinak izan, baina erratu egin nintzela pentsatu nuen.

Jaiegunak pasatu eta batera, dendariren mezua jaso nuen barkamen eske. Erratu egin omen zen. Lehenengo poztu ninduena arrazoia neuk izatea izan zen: ez nintzen erratu. Gero bertoko dendetan erosteagatik poztu nintzen; izan ere, kontsumismoari ihesik egin ez arren, sentimendurik gabe erostearen eromenari bai egin nion. Eta batez ere, poztu egin ninduen lagunei erosteak abantailak dituelako. Edo, gutxienez, lagunen moduan portatzen diren saltzaileak oraindik badaudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.