Onintza Enbeita.
BIRA

Inbestidura

2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Harrigarria da duela ez hain aspaldi bizi izandakoak zein urrun gorde ditzakegun gure memorian. Izan zen garai bat inbestidura saioak bertatik bertara bizi izan nituena, baina orain lainotutako oroitzapenak baino ez zaizkit gelditzen. Aste honetan beste batzuei begira egon naiz, eta flipatu egin dut. Flipatu, inbestidura saioan gertatu direnak ikusita. Izan ere, han nengoenean izugarria iruditu zitzaidan politikariek politika bizitzeko daukaten modua, eta, orain, gauzek okerrera egin dutela dirudi. Zirkuari errespetua galtzea iruditzen zait Espainiako diputatuen kongresuari izen horrekin deitzea, baina ez da deszifratzeko erraza han ikustera ohituta gaudena.

Lehen ikusi genituenak gutxi ez, eta orain bizkarra ematen dute gustatzen ez zaien norbaitek berba egiten duenean, aretotik ospa egiten dute hitz egiten ari denaren arabera, euren txanda iritsi bitartean oihu egiten diete hizketan ari direnei. Eta horrela etengabe.

Harrigarria da hain edukazio maila baxuko jendeak zein goian daukan bere burua. Sorbalden gainetik begiratzen digute besteoi, gutxitzat botatzen gaituzte, dugun diruaren arabera neurtzen gaituzte. Ez da bakarrik faxistak direla, ultraeskuinekoak direla, gorroto gaituztela... ez izatearren, edukaziorik ere ez dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.