Onintza Enbeita.
BIRA

Hegozentrismoa

2020ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Hemengo zati batek etxean konfinatu behar du eta beste zati batek herrian. Hemengo zati batek Frantziako Gobernuak agindu dituen arauei kasu egin beharko die, eta besteok ez dakigu oraindik Espainiakoak zer esango digun. Zerbait egin dute gure autogobernuek, baina handik urrunetik zer etorriko den batek daki. Hemengo zati bat mugaren alde batean bizi da eta beste zati bat beste aldean. Eta hala ere, gure eguneroko bizitzetan ez dugu muga hori badenik ikusi nahi. Hemengo guztiok ez gara hemengoak: batzuk hangoak dira. Agian horregatik izango zaie bizkaitar askori Hendaia Laredo baino arrotzagoa. Gure burutik muga ezabatu nahi dugunontzat ere urruti dago Maule. Ez kilometrotan bakarrik: gure buruarentzat urruti dago Maule sinbolikoki ere. Iparraldean dago. Inbidia eman zidan behin beretzat iparraldean Ingalaterra dagoela esan zidan bermeotarrak.

Hemen etxeratze agindurik ez dagoela esaten dugunean, ez zaigu gustatzen inork zuzentzerik. Guztiok ulertzen dugu zertaz ari garen hemen esaten dugunean. Han konplikatuagoa da esateko: han izan daiteke Saran, baina izan daiteke Burgosen. Hemen, ordea, beti Hegoaldea da. Gurea izango da zentroan hegoaldea daukan munduko herri bakarra. Are bakarragoa, hegoalde hori benetan mendebaldea dela ulertzen badugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.