Onintza Enbeita.
BIRA

Aldaerak

2020ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Hara hor ba: birusak aldaera bat izan omen du. COVID-19az ari naiz, jakina. Bazirudien txertoa jarrita orain arte ezagutu ditugun birus guztiak ere hil egingo genituela, baina orain kezka zabaldu da. Kezka zabaldu da, herritar xumeontzat zaila delako ulertzea zer esan nahi duten birusak aldaera bat izan duela esaten dutenean. Ez dakigu birusa gogortu ala bigundu egin den. Komunikabideetatik hizketan ari diren adituen arabera, kutsatzeko gaitasunean ikusi dute aldaera hori. Hor ari dira denak birusaren DNAz, kanpoko geruzaz, barruko ez dakit zertaz... eta guk jarraitzen dugu maskara jantzita esango digutenaren zain. Martxotik honako shock egoerak ez baitu aldaerarik izan, gure osasun mentalean izan ezik.

Izan ere, aldaerarik gabeko ustea da aitzakia guztiak direla onak gure eskubideak murrizteko: orain sartu, orain atera, orain lanera, orain tabernara... martxotik hona depresiorik edo antsietaterik pasatu ez duenak ez du emozioen aldaera handirik bere eguneroko bizitzan. Zoratu egin gaituzte. Eta orain, ustez dena konponduta zegoenean, birusak aldatzea erabaki du.

Orain zer? Oraindik jarraituko dugu txertoaren milagroan sinisten? Oraindik ere jarraituko dute zenbait txertori buruzko informazioa ezkutatzen interesatzen zaizkienak bakarrik saltzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.