Onintza Enbeita
BIRA

Zaurgarri

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Kandelak eskuetan. Lehen segundoan harritu egin nintzen eta bigarrenean konturatu nintzen Kandelerio eguna zela atzo, gaur San Blas, bihar Santa Ageda bezpera eta etzi Santa Ageda. Otsaila berea egiten ari da. Ez hain aspaldiko garai batean ospatzen genituen jaiek markatzen ziguten egutegia, eta orain ospatzen ez ditugun gauzez betetzen ari zaigu memoria.

2020ko inauterietan botako genuen azken parranda ganoraz. Ganoraz: guri gustatzen zaigun moduan, jendea ukituta, dantzan, maskara gabe (mozorroaren parte ez bada), edanda, samaldaren parte sentituta... Orduan barre egiten genion Txinan sekulakoak eragiten ari zen birus berri hari. Jendeak mozorrotzeko gaitzat hartu zuen COVID-19a. Urrun ikusten genuen kutsatzeko aukera, ez genekien zer izan zitekeen pandemia bat, inork ez zigun esplikatu nola bizi den gizartea konfinamendu garaian. Ez genekien ezer eta barre egiten genuen. Ez dakit orain baino zoriontsuagoak izango ginen, baina orain kalean dagoen tristura hau ez zegoen. Eta egongo ziren orduan ere, gaizki zeuden familiak. Ordea, munduak ez zien begiratzen: zaurgarritasuna ezkutatu egin zitekeen. Gutxi batzuen arazoa zen.

Orain, urtebete beranduago, San Blas itzuli da AbadiƱon azokarik gabe. Eta guztiok gara zaurgarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.