Onintza Enbeita.
BIRA

Diziplina

2021eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Badago jende mota bat presiopean hobeto lan egiten duena. Beno, hobeto lan egin, edo denbora hobeto aprobetxatu behintzat. Galtzeko denborarik ez dagoenean ordu erdian egiten dena, ordu eta erdian egiten du jende askok normalean. Holakoa naiz ni. Erraz galtzen dut arreta. Ordenagailuaren aurrean banago, aurreko eguneko afariko eztabaidan arrazoia izan nuela frogatzeko informazio bila hasten naiz. Bestela, aspaldi ez bezala, etxeari hautsa kentzen, eta azkenean neure buruarekin haserretzen naiz. Hurrengo aste bietan milimetroraino zaintzen ditut entrega orduak eta egunak, eta gero guardia bajatzen dut berriro. Neure buruari autofitxatzeko txartela ipintzea pentsatu dut askotan, baina horretan ere eskasa naiz. Nire kontzientziak lasai lo egiten du neure buruari tranpak egiten dizkiodanean.

Izaera kontua izango da agian, edo ohitura kontua. Lagun psikologo batek esaten dit umetan irakatsi behar zaiola umeari lanari arreta izaten, ez despistatzen, autodiziplinatua izaten. Haizea sakon hartu eta indarrez botatzen dut orduan. Autodiziplina eta halako hitz potoloak baino nahiago dut auto ordena malgua. Ez omen nago neure kabaletan, dio lagun horrek. Litekeena da, baina diziplina ere presioa da gehienetan, edo guk lotzen dugu urdaila estutzen duten gauzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.