Onintza Enbeita.
BIRA

Barregarria

2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
«Nire lagun Sarairi ere egin diote pezerreeta negar apurtxo bat egin du». Hala esan zidan besoetara salto egiten zidan bitartean. «Eta zuk?», galdetu nion. «Nik apurtxo bat asko», esan zidan mimoak espero dituenean jartzen duen bekokia jarrita. Esan nion niri ere min egiten didatela makilatxoa sudurretik sartzean, baina grazia egin zidan umeak. Zintzotasuna ikusi nuen bere hitzetan. Argi gelditu zitzaigun denoi lagunak baino negar gehiago egin zuela. Hori bai, guk ez genekiena da gehiago hori askoz ere gehiago izan omen zela.

Askotan esaten dut, baina ez dakit noiz galtzen dugun gauzak esateko naturaltasun hori. Pentsatzen dut helduok gaizki uzteko bakarrik seinalatzen ditugula besteak. Hau da, behin 30 urte beteta dituen edonork esan izan balit PCRa egiterakoan negarrez ikusi duela norbait, ez zidakeen esango gero berak ere negar egin duela esateagatik. Esatekotan, negar egin duenari barre egitearren bakarrik esango zidakeen.

Agian ez da zentzuduna halakoak pentsatzea, baina umeek badute gauzak natural onartzeko sena. Gerora galdu egiten duguna. Munduak ondo zer dagoen erakusten digu, barre zeri egin behar zaion, normala zer den, eta horretara mugatzen gara. Eta barregarria dela erakutsi diguten horri egiten diogu barre. Baita gaizki pasatzen ari denean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.