BIRA

'Aita Mari'

Onintza Enbeita.
2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Urte bi egin ditugu izurriteari begira. Erabat. Hor ibili gara txertoen gaineko eztabaidetan, errudunak seinalatzen, bila, ondo eginak eta gaizki eginak aztertu nahian, iparra galduta, oporretarako hego-leku epel baten bila... Urruti gelditu zaizkigu Lesbos eta Mediterraneoa. Urruti gelditu zaizkigu gurera hala moduz iritsi eta paperik gabe bizitzera kondenatzen dituztenak, kalean saltzen dutenarekin bizimodua atera behar dutenak... Maskara kentzeko baimena eman digutenerako, kenduta izan ditugu gizartearen aurrean ondo gelditzeko jantzitako mozorro guztiak. Ez gara uste bezain ulerkorrak. Aurpegia bistaratu dugunerako Ukrainako gerra jarri digute begien aurrean. Berriz ere seinalatu dizkigute errudunak: beti bezala bakarrak. Dena da aingeruen eta deabruen arteko gerra bat, baina ahaztu egiten zaigu deabrua noizbait izan zela aingeru, eta alderantziz. Hor ibili gara Ukrainarako laguntza eske, elkartasun bila, gerra amaitu dadin errezatzen eta errusiarrak ze gaiztoak diren ikasten.

Bitartean, gure aurrean eraiki dugun burdinazko hesi ikusezinaren beste aldean, jendea ito egiten da oraindik ere itsasoan. Herenegun goizaldean hamaika lagun erreskatatu zituen Aita Mari ontziak. Zoritxarrez, oraindik ere gehiago dira gurera iristen ez direnak, iristen direnak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.