Onintza Enbeita.
BIRA

Ostea

2023ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Gabonetako zuhaitza ganbarara igotzen dudan bakoitzean pentsatzen dut berriro gertatu zaigula. Berez neure buruaz bakarrik ohartzen naiz, baina ez dut uste bakarra izaten naizenik. Zuhaitzari bere bolak kendu eta egindakoa errepasatzen dut. Orain dela urte batzuk baino janari gutxiago prestatzen dugu, adibidez. Gero eta proportzionalagoak dira gure gosea eta mahaian dagoena. Opariak ere neurtu egiten ditugu eta ez ditugu erosten etxeko guztiok guztiontzat. Gauzak neurtzen ari gara, baina ez da nahikoa. Aurten ere pentsatu dut pasatu egin garela. Pasatu janariaz, pasatu edariaz eta pasatu dirua gastatzeaz. Gabon ostean erresakarekin nagoenean izaten dudan sentsazio bera izaten dut: gauaren eromenean beti pentsatzen dut goiz dela beste ardo bat hartzeko, baina goizean buruko minak eraso egiten badit, azkena sobera egon zela pentsatzen dut. Kontua da Gabonetan errege-opila dela azkena, baina ordurako egunetako buruko mina izaten dugula. Orduan, azkena kentzeak ez du ezer konpontzen, gehiegikeria hasieratik dagoelako; planteamendutik bertatik. Eta hala ere, badute gustatzen zaidan zerbait abenduko azken egunek. Badute zerbait urtero irribarrea ateratzen didana. Badakit ez direla opariak, baina ez dakit zer den. Otsailerako berdinduta egongo naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.