Onintza Enbeita.
BIRA

Hegemonia

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Hogeigarren mendean amets handiak eraiki ziren, eta hori, pertsona askoren sakrifizioak eta borrokak ahalbidetu zuten. Iraultza handi guztietan parte hartu zuten emakumeek, nola ez. Izan ziren emakumeak Errusian, izan ziren emakumeak Kuban, izan ziren emakumeak Mexikon eta izan ziren emakumeak munduaren edozein lekutako borroka handi eta txikietan. Ez dute, ordea, merezi adinako lekurik izan historian.

Gaur egungo perspektibatik begiratuta, iraultza handi zenbaitek ez zuten gizon zuriaren hegemonia apurtzerik lortu. Horrek ez du esan nahi munduari eman dizkioten erreferentziak handiak ez direnik, edo gizon zuri haiek egin zutena txalotzekoa ez denik. Hori esanda nahikoa nuen, beharbada; Che Guevararen adibide konkretuari suposatu gabe, orain normaltzat hartu ez arren, duela ez hainbestera arte gizonek emakumeekiko inertziaz errepikatu dituzten zenbait jarrera.

Iragana sakon errepasatu behar dugu esku artean ditugun borroka txikietan zein iraultza handietan akatsak ez errepikatzeko. Iraultzek hegemoniak iraultzeko balio behar digute. Inori ezer kendu gabe, ondo egin ziren gauzetatik ikasita, gaizki egin ziren gauzak ez errepikatzea gure ardura da. Eta orain arte irauli ez denez, guk irauli egin beharko dugu gizon zuri heterosexualaren hegemonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.