Albistea entzun

EGUZKI EPELEAN

'Ecce homo'

Diego Pallés Lapuente -

2019ko abuztuak 6

Uztaileko eguerdi eguzkitsu batean gertatu zen, lanetik etxera itzultzen nenbilela. Ordu horietan topatzen nuen jendea ez zen bereziki deigarria izaten: adineko paseari kementsuak —makulu bana eskuetan— eta umeekin parkera joaten ziren gurasoak. Egun horretan, ordea, adin ertaineko emakume batek atentzioa eman zidan: oinak herrestan zebilen, astiro-astiro, urrats bakoitzean balantzaka. Edonoiz oreka galdu eta lurrera eror zitekeela zirudien. Larrituta, berehala hasi nintzen anbulatoriorainoko distantzia buruz kalkulatzen, bere janzkerari erreparatu nion arte. Praka eta kamiseta zuriak, gerriko gorria: sanferminak. Tren-geltokiko bidetik zetorren, Iruñetik itzultzen ari zen gaupasa egin ostean, oraindik aitzurtuta edota biharamunak jota.

Duela bi egun, etxetik entzun nituen suziri-hotsek Gasteizko jaiak hasi zirela iragarri zidaten. Zenbait lagunek, emakumezkoek gehienbat, esan didate datozen egunetan kalera ahalik eta gutxien irteteko asmoa dutela, festazale askoren jarrera dela eta. Askotan pentsatu dut blusa eta nesken jantziak basakeriatan aritzeko baimen modukotzat dituztela hainbatek. Alkohola da, baina, ezinbesteko faktorea jaietako petralkeriak normalizatzeko, legatza hartu duenari onartezinezkoaren muga lausotzen dio gizarteak. Algortako lagun batek honela deskribatu zidan bertan urtero ospatzen duten paella eguna, inoiz ikusi dudan mozkodromorik handiena: «Zoologiko hutsa da».

Jai alkoholikoen ondorioak ez ditu hurkoak bakarrik pairatzen. Ezin dut ulertu zerk ematen ote dien batzuei hurrengo mozkorraldia izateko gogoa izaten dituzten biharamunak ikusita —eskerrak horri aurre egiteko ere zenbait droga daudela salgai, botiketan nagusiki—. Kalte ekonomikoa ere badago: zenbait ezagunek parranda-gastuetan hiru eta lau zifrako zenbatekoa erraz xahutu dezakete hilero.

Ez pentsa publikoki desinhibitzearen aurka ari naizenik. Ezta drogen aurka ere. Alkohol-kontsumoaren inguruan antolatutako jai ereduak larritzen nau. Jaietan edatea ez da soilik gauza erraza: esperotakoa da. Zenbat gaztek ekin diote edateari lehen aldiz lagunen presioaren eraginez? Eredu hau ez legoke hain errotuta tartean etekin ekonomiko ikaragarriak ez baleude, eta kritiko izateko asmoa duten hainbat herri mugimendu ere horren atal garrantzitsu dira. Militatu izan dudan zenbait taldetan burua hausten genuen dirua lortzeko moduren baten bila alkoholik saldu gabe, baina nire inguruko txosna eta gaztetxeetan, aldiz, alkohola barra-barra ibiltzen da. Barne eztabaidarik egongo ote da?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...