Onintza Enbeita.
BIRA

Arrazoiak

2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Arrazoi asko daude gaur arratsaldean Bilbora joateko. Arrazoi kolektiboak eta bakoitzarenak, motibo politikoak eta sentimentalak. Denak dira zilegi. Autonomia kalea zeharkatuko dugun guztiok egongo gara ados gauza batean: giza eskubideak betetzeko dira. Hortik aurrera, ulertzen dut bakoitzak bere ñabardurak, haserreak, esperantzak eta ametsak izango dituela. Han elkartuko garenok pertsonak izanda, normala da askotariko emozioak biltzea espazio eta denbora berean.

Niretzat giza eskubideen errespetutik harantzago ere bada motiborik. Politikoki, gatazka armatuaren orria pasatzeko beharrezko pausoa iruditzen zait presoen afera konpontzea. Intimitatean, askotan esan diot nire buruari ez luketela sekula kartzelara joan behar izan. Izan ere, gehiengoa omen gaude independentziaren alde, gehienok onartzen omen dugu ez garela gure nortasun agirian jartzen digun herrikoak. Eta hala ere, pentsatzen dut gehienok hitz hutsetan bizi izan garela, eta ondorioz, gertatu behar ez zuten gauza asko gertatu direla.

Eta baditut arrazoi sentimentalak ere. Maite ditudanen falta handia sumatzen dut. Eta etxera ekarri bitartean behintzat, hurbilago behar ditut: inposatzen didaten legeak hala esaten duelako, eta nik ezin badut legea desobeditu epaiketarik jasan gabe, eurek ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.