Onintza Enbeita.
BIRA

Elkarrekin

2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Munduak ez du nahi aniztasun funtzionalik. Munduak ez du nahi bere burua zaindu ezin duen inor. Eta munduan inoren laguntzarik gabe bizirautea ia ezinezkoa da edonorentzat. Eraiki dugun munduan gazte osasuntsuek bakarrik daukate lekua. Eta osasuntsua esaten dugunean, osasun mentalaz ere ari gara. Ez dakigu buru barruan gurea ez den ahotsen bat entzutenduenarekin komunikatzen, edo mutur biren artean dabilen laguna orekatzen, edo bere barruan galdu zen hura guregana ekartzen. Ez dakigu. Inork ez digu irakatsi komunikazio hori nola garatu, baina inorena ez da erru guztia: gu ere erosoago sentitzen gara haien munduetatik urrun gauden bitartean.

Errazagoa da haiek biziko diren zentroak edo ospitaleak eraikitzea eta haiekin lan egiten dutenak ze lan ona egiten duten goraipatzea. Erraza da ez dakit noren alabaz edo semeaz irribarre batekin hitz egitea, baina zaila da gureari harekin trago batzuk har ditzan eskatzea. Zer eskatuko diogu guk nerabe bati? Normala da. Haientzat gaitza da desberdinak direnekin harremantzea. Eta sorbaldak jasotzen dituzu zeuk ere argudioaren aurrean.

Eskatu egin dezakegu, ordea. Ez nerabeei bakarrik: baita geure buruari ere. Eskatu eta irakatsi maitatzen, egoten, lasaitzen eta elkarrekinbizitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.