Onintza Enbeita.
BIRA

Datak

2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Pili Alberdik arte handiz esplikatu zigun boltxebikeak Errusiako gobernura iritsi zirenean munduaren bazter honetan azaroaren zazpia zela. Egutegi gregorianoa geneukan guk, eta gobernura iritsi bitartean juliotarraren arabera banatzen zuten urtea haiek: orduko Errusian urriaren hogeita bosta zen. Maiatzaren zortzi batez sinatu zioten naziek errendizioa Armada Gorriko Gregori Zhukov mariskalari, baina Europa erdian maiatzarenbederatzia omen zen ordurako. Garaipenaren eguna ere ez dute, beraz, egun berean ospatzen etsai beraren aurka ibili omen ziren haiek. Hipatia Alexandriakoari jaiotza data bi egozten zaizkio: 355 eta 370. Kasu guztietan gorde ditu historiak data biak, desberdintasunen arrazoiak sano desberdinak diren arren.

Gure amamaren arabera, gaur bezalako egun batean jaio zen gure aita. Paperen arabera, ordea, azaroaren hamaika batez erditu zen amama. Egun berekoa da gure aitaren anaiarik zaharrena, eta inoiz pentsatu dut ospakizun bat aurreratzearren esango ziola amamak aitari gaurko egunez jaio zela. Beste batzuetan logikoa iruditzen zait aitonari erregistrorako bidea ahaztu izana. Eta gehienetan ez diot garrantzirik ematen, ze ez da egutegiak urtero bi aldiz gogorarazten didan gertakari historiko bakarra. Bai, ordea, nire eskalan garrantzitsuenetarikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.