Onintza Enbeita.
BIRA

Konponbidea

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Elkarren bizitzak arriskuan jartzen ari omen garen honetan, urte hau emozionalki zein gogorra izaten ari den pentsatzen dut etengabe. Aitona-amonak bilobak ikusi gabe, lagunak elkarrekin egoteko aukerarik gabe, maitaleak elkarrengandik urrun, umeak etxean sartuta, zaharrak bakartuta… Honek guztionek ondorioak ekarriko ditu, edo ekartzen ari da. Inork ez digu gure buru osasunaz hitz egiten, baina fisikoa bezain zigortua dago sasoiotan. Pozik egotea zaila da: egoera oso gogorra delako. Triste egotea zaila da: zu baino okerrago daudenak badirelako. Haserre egoteak ez du ezer konpontzen: gure eskuan dagoen guztia egin arren, birusak hor jarraitzen du.

Hala ere, kamera bat aurrean duten aldiro, jendea ospitalera bidaltzea leporatzen digute gure agintariek. Gu gara, geure maskara inpertinentearekin, ingurukoen bizitza arriskuan jartzen dugunak. Eta guk ez dakigu osasun sistema publikoak noiz egingo duen berriro krak, baina polizia listo dabil kalean maskara nola eraman behar dugun agintzeko edo joan garen lekura joateko baimenik izan ote dugun galdetzeko. Barkatuko didazue, baina birusak ez dira polizia kontroletan eta herrietako mugetan harrapatzen. Birusen hedapena gelditzeko behar dena da ikerketa zerbitzu aurreratuak eta osasun sistema osasuntsua izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.