Onintza Enbeita
BIRA

Ukitzeaz

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Urte eta erdiren ondoren, asteburu honetan barra ondoan zutik edateko aukera izango dugu. Ahaztuta daukagu zer den hori. Eserita ibili gara azken aldi luzean, eta esertzeko lekurik egon ez den tabernetatik ospa egin behar izan dugu. Orain, ordea, betikora itzultzeko aukera daukagu: elkarri bultza egin eta garagardoa paparretik behera erori orduko aukera bikaina da hau. Azken hilabeteetan gutxi ikusi dudan jendearengan pentsatu dut egun hauetan, obsesioak hartu dituenengan, pandemiak eraman dituenengan, zaintza intentsiboen unitateetan daudenengan, agurtu ezin izan ditugunengan, lasaitasunean lagun izan ditudanengan, egoera salatu dutenengan, sinistu dutenengan, sinesten ez dutenengan, txertoa hartu dutenengan eta hartu nahiz ez dutenengan...

Gure arteko eztabaida betean eduki gaituzte urte eta erdian. Elkarri errua nola bota irakatsi digute, onak eta gaiztoak bereizteko argibideak erraz batu ditugu. Horren guztiaren ostean, orain, goiz batean bezperan bezain logura jaiki garenean, elkar ukitu dezakegula esan digute. Bat-batean elkar ukitzearen, besarkatzearen eta dantza egitearen arriskuak desagertu egin dira. Kontua da niri kosta egingo zaidala urte eta erdi honetan besarkatu nahi izan ez nautenak ukitzea. Nahi duzuena esan, baina nire egoera emozionala ere zilegi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.